
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Garaian garaiko eguraldia izan dugu eta, aurten, landareak ezin hobe datozkigu.
Akaso hemen, kostaldean, negu latzik izan ez dugulako eta udaberriaren hasieran euri eta bero ugari egin duelako, landareek uzta oparoa dakarte.
Han, gure terrazatxoan dauden marrubiak edo tomateak adibide onak dira.
Nolanahi ere, zenbaitetan kontu handiz ibili behar da. Izan ere, landareei doazkien bisitariak mota guztietakoak dira, eta batzuk bitxiak eta ederrak badira ere, kalte latza egin diezaiekete. Demagun tximeletak arraultzak errun dituela; ba, argi ibili behar da, sortuko diren arrek landare osoa txikitu ez dezaten. Edo sorgin-isats horrek parasitoak dakarzkiela, eta landarea zorriz josita ager daitekeela; eta jakin badakigu parasitoak suntsitzea ia-ia ezinekoa dela.
Landare zorriak, euli txuriak, armiarma gorriak... danetarik ager dakizuke.
Hala ere, lorezaintza gustukoa duenak etsipena ere landu beharko duela azpimarratu nahi dut. Nahiz eta gutxitan gertatu, Naturak bere indarra azaltzen digun horietan, gure bizitzan gertatzen zaigun bezalaxe, bapateko txikizioa nagusitzen baita.
Bakan batzuk plastikozko landareak erabiltzen ditiuzte leiho, balkoi edo lorategietan.