gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 29, ostirala

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Aho bete kanta | nere bulegotik | Padam, padam »

Asun
2006/07/03

asunJoxean Muñozen eraginez erakunde eta elkarte ezberdinen arteko lagunok TBKn Asun Balzolari omenaldia egin genion.

Besteen artean Pello Añorga, Itziar Zubizarreta, Fito Rodriguez, Mariaxun Landa, Erein argitaletxeko lagunak, Galtzagorrikoak hortxe egon ginen Asunen testuak irakurtzen, marrazkiak ikusten eta bere omenez basoerdi bat ardo edaten. Anjel Lertxundik eta Bernardo Atxagak igorritako textuak ere irakurri genituen. Asunen dotorezia, bizipoza eta kantatzeko grina azpimarratu ziren.

2000. urtean Ganbaran antolatu genion erakusketa izan zela eta ezagutu genuen elkar. Berezko konplizitatea sortu eta elkar-hizketa bitxiak eta paseoak egiten genituen. Hori guztia oroituz ondoren doan sarreratxoa eta bere poema El Vuelo izenekoa irakurri nuen:

- Calla, calla ¡eres una bruja embaucadora!
- No, soy una bucanera

Jubilatu batek erraz engainatzen banau, zer ez du lortuko emakume honek nigandik?

-¿Verdad que es bonito Txoriburu?
-Sí y también Chimbo, ese pájaro del jabón y de la achicoria de Bilbao...
"Dinbilin danbalan espaloien koxkak..."
- Haremos un librito con la exposición
- Uhm!
- Rosaura hará el diseño. Se llamará Lehen, Orain, Gero...
-¿También te tiene atrapada Celan?
Akaso poetari jasangaitza suertatu zitzaion sufrimendu bera daramazu eta...
"Dinbilin danbalan hiriaren koxkak..."
- ¿Los dibujos? Sí, quedatélos por casi nada, para después. Quiero que vueles mi poema
- Lo haré.
Oharkabean bizipoza malenkoniatu zaigu
"Dinbilin danbalan herriaren koxkak..."

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net