
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Buru-belarri ari naiz irakurtzen Toni Puig-en Se acabo la diversión liburua.
Kultur kudeaketan gabiltzanok aski ezaguna dugu Toni Puig. Haize freskoa dakarkigu beti, eta bidezidorrak erakusten dizkigu moda guztietatik alde egiteko. Baikorra da tipoa.
Liburuaren azpititulua Ideas y gestión para la cultura que crea y sostiene ciudadanía da. Gauden garaietarako eredugarria dela deritzot. Askotan, gure proposamenen funtsa artea eta artistak izaten dira, eta gutxitan gueganatzen dugu, kultur eskaintza sortzean, herritarren edo hiritarren asmo, nahi edo beharrik. Batzuetan, Tonik ondo baino hobeto adierazten duen bezala, gure kultur proposamenak zuzendari edo arduradunon kapritxoen araberakoak izaten dira. Espiritu batek argiztapen bitxia emango baligu bezala...
Tonik, herritarren mugimendu eta elkarteekin, orokorrean gure eguneroko bizitza hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen asmo eta galderak lantzea proposatzen digu.
Begirada anitza, berezia eta umila.
- KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian ditugun Toni Puig-en liburuak kontsultatu nahi badituzu, gure katalogoa ikus dezakezu.