gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 23, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Oraindik, Donibane Lohizunen | ondarea | Esperientziak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean ere »

Tolosako Esperientziak
2006/09/13

esperientziak Irailaren 11an, astelehena, KOLDO MITXELENA Kulturunean Esperientziak proiektua aurkeztu zen. Ekimen hau Okupgraf-ek Artelekuren laguntzarekin eta Tolosa 750 Fundazioak bultzatu dute. Hirurogeita hamar urtetik gorako hogeita hamar pertsona baina gehiago elkarrizketatuz XX. mendeko oroitzapen historikoa berreskuratzeko egindako lana da. Elkarrizketa hauetatik hamahiru Tolosaldean egindak dira eta irailaren 13tik aurrera Tolosan ikusi ahal izango dira, 750. urteurrenaren egun handia aprobetxatuz.

Erakusketa Aranburu Jauregian bisitatu ahal izango da eta bertan, bideo proiektoreen bitartez erakutsiko dira bideoak. Areto bakoitzean elkarrizketa bat emitituko da eta behin eta berriro errepikatuko da, honela ikusleak beste elkarrizketak ikusi nahi baditu Aranburu Jauregira itzuli beharko du. Horretaz gain, 9000 argazki baino gehiago digitalizatu dira eta argazkien horien eredu izango dira Tolosako leku publiko eta dendetan banatutako kartelak.

Asteazkenean, irailaren 13an, gaueko hamarretan Triangulo plazan Esperientziak proiektua burutzerakoan jaso diren zenbait material erakutsiko dira.

Gipuzkoako Artxibo Orokorra
k ere parte hartu nahi izan duenez proiektuan, irailaren 14 eta 29 bitartean artxiboaren egoitzan bideo bat proiektatuko da eguerdiko hamabietan, Tolosaldean egindako elkarrizketa sorta horretatik ateratako zatiak ikus ditzaten herritarrek. Ordu erdiko bideoa da eta Tolosaldeko 18 pertsonekin izandako elkarrizketetan bideoz hartutako berrogei ordu baino gehiagoko materialaren laburpen bat ikusiko da.

Gainera, irailaren 30ean, larunbatean, artxiboko fatxadan Tolosako herritarrek emandako bederatzi mila argazkietako batzuk proiektatuko dira. Proiekzio hori gaueko bederatzietan hasiko da eta goizeko ordu bata arte iraungo du.

esperientziak

Fitxa teknikoa
Koordinazioa eta proiektuaren zuzendaritza: Okupgraf (Marian Larzabal eta Iñigo Royo)
Produkzioa: Tolosa 750 Fundazioa et Arteleku
Laguntzen dute: Gipuzkoako Artxibategi Orokorra eta Eusko Jaurlaritza

Elkarrizketen grabazioa:
- zuzendaritza eta muntaia: Marian Larzabal, Iñigo Royo, Julio F. Ostolaza eta Iñigo F. Ostolaza
- elkarrizketazailea: Edurne Ormazabal
- kamera: Iñaki F. Ostolaza eta Iñigo Royo
- soinua: Alazne Ameztoy

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net