
gipuzkoakultura - ondarea
« Untzi Museoaren berritze-lanak | ondarea | Museoak arkeologia, ikerketa historikoa, zaharberritzea, finkatzea… »
Zumalakarregi Museoak WILHEM von HUMBOLDT: 1801 Euskaldunen herrian barrena sortu du, bildumagarri gisa hilero aterako den programa digitala.
Hizkuntzalari, poeta, literatur kritiko eta politikoa 1799an etorri zen Euskal Herrira lehen aldiz. Bi urte beranduago, bidaia horrek sortutako jakin mina gure herria zeharkatuz asebete zuen, hizkuntzari, kulturari, paisaiei, ohiturei eta instituzioei buruzko oharrak jasotzen zituen bitartean. Lan horren emaitza hizkuntza ugarietara itzuliko zen Euskaldunak izenburuko liburuan argitaratu zuen.
Bildumagarri digital berri honek Humboldtek Euskal Herriari, euskaldunei eta beraien jarduera ekonomiko, jantzi, dantza eta hizkuntzari buruz idatzi eta Europan zehar zabaldu zituenak jasotzen ditu.
Faszikulu bakoitzak herri bat eta gai bat jorratuko ditu, garaiko grabatuz hornitua.
“XIX. mendea karikaturetan” , “XIX. mendeko jendea” eta “XIX. mendea hamarkadetan” hileroko edizio elektronikoek izandako arrakastaren ondorioz, Zumalakarregi Museoak Humboldten hilabetekaria sortu eta sare bidez eskaintzea erabaki du, iragana modu erakargarri eta berri batez ezagutzera emateko.
Posta elektronikoz faszikulua hilabetero jaso nahi baduzu, ondorengo helbidera idatz dezakezu: mzumalakarregi@gipuzkoa.net.