gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 23, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Ondarearen didaktika | ondarea | 3.000 bisitari XIX. mendeko Esploratzaileak. LE TOUR DU MONDE erakusketan »

XVII. mendeko Donostiari buruzko olio-lana itzuliko da
2007/08/31

um02pe.jpgDonostiako Untzi Museoan dagoen Donostia Itsas Hiria erakusketaren parte den 1619ko olio-lana, (Felipe III.aren etorrera Donostiara), irailaren 17an itzuliko da, kontserbazio arrazoiak eta Patrimonio Nacionalekin hitzartutako 3 hilabeteko akordioa betetzearren. Artelana originalaren dimentsio bereko beste erreplika batengatik ordezkatuko da.

Formatu handiko margolan hau, El Escorial monastegiko bildumakoa da eta Donostian ikusgai egon den lehen aldia da. Adierazia agertzen den gaiaren garrantziaz gain –Felipe III. aren etorrera- informazio esanguratsua ematen digu paisaia naturala eta Austriarren garaiko Donostia hiriari buruzkoa. Pasaiako eta Errenteriako badiak ere adierazita daude margolanean. Harresiz inguratutako hiriari buruzko informazio zuhurra ere ematen du, Idiakeztarren Jauregia eta Sacramenteroaren dorretxe garaiarekin. Hareatzan galeoi baten botadurak, garaiko untzigintzaren intentsitateaz hitz egiten digu. Badian Donostian zegoen galeoiez osatutako merkantzi untzidi garrantzitsua ageri da. Egin dugun dokumentazio ikerketaren ondoren, margolanean, dagoeneko desagertuta dauden zenbait eraikin ageri dira, edo beste zenbait erabat eraldatuak ageri dira, hala nola, Donostiako konbentuak Antiguan edo eta San Bartolomekoa, zeinak interes handiko ondare artistikoa zuen.

Interes handikoa da bestalde, hirian garai hartan bizi zirenen zenbait aspektu eta jantziei buruz eskaintzen duen informazioagatik (emakumeak adar itxurako kapeluekin, gizonezkoak goleta, kapa eta ezpatarekin). Garai honetako margolan edo eta irudi askorik ez dagoenez, aro modernoko Donostiari buruz egindakoekin konparatzen badugu behintzat, margolana erakargarritasun handikoa da eta interesa eta kuriositatea pizten ditu.

Margolanaren itzulera, datorren irailaren 17an egingo denez, originala ikusteko azken eguna irailak 16a, igandea, izango da.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net