gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 23, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« San Bartolome zaharberritzen | ondarea | Zumalakarregi Museoa herriko jaiekin bat »

Matxitxakoko guda eta Nabarra boua
2007/11/23

Erakusketako kartela, bou baten irudiarekinAbenduaren 2a arte, Matxitxakoko guda eta Nabarra bouaren urperatzeari buruzko erakusketa ikusi dezakegu Pasaiako Udal Aretoan, Nabarra boua- Matxitxakoko guda izenburupean.

Espainiako Gerra Zibilaren 70. urteurrenaren harira antolatutako ekimen multzoaren baitan antolatu da erakusketa hau. Euzkadiko gudontzidiko kideek eta senideek sortutako Matxitxako Elkarteak hainbat kultur ekimen antolatu ditu, hildako gudariak omentzeko. Horretarako, hainbat erakunderen laguntza izan du; besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiarena.

Gipuzkoa boua. Ofizial eta tripulatzaileak ontziaren bizkarrean. 1937ko martxoa Gipuzkoako Foru Aldundiak Euzkadiko Gudontzidia izenburupean hainbat ekimen antolatzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen. Horien artean, azpimarratzekoa da erakusketa hau. Pasaiako Udalak eta Sabino Arana Fundazioak ere pare hartu dute antolaketan, Matxitxakoko guda gogoratu eta herria frankisten kontra defendatzeko itsasoan borrokatu zuten gudariak omentzeko.

Panelak, maketak, Nabarra ontzia bilatzeko saiakerei buruz EITBk egindako bideoa eta jatorrizko hainbat dokumentu biltzen ditu erakusketak; baita Euskadiko tropetan itsasoan borrokatu zuten guztien zerrenda bat ere.

Euzkadiko gudontzidia

Gipuzkoa bouaren bizkarrean ikurriña altxatzen. 1937ko otsaila 1936ko urrian sortu zuen Euzko Jaurlaritzako defentsa kontseilaritzak, armada errepublikarrari itsas trafikoaren eta arrantzaren defentsan laguntza emateko eta euskal portuak minetatik salbu manentzeko.

Ontziteria hau antolatzeko, gudontzidiko buru Joaquín de Eguíak 50etik gora arrantzontzi gerraontzi bihurtu zituen. Gehienak Pasaiako Arrantza ontzidikoak ziren eta, portua hustu ondoren, Bilboko portuan zeuden geldirik.

Burgaña kapitaina mina bat aztertzen. 1937ko otsaila Batzuk zaintza lanetarako prestatu zituzten (bou armatuak) eta beste batzuk minak bilatzeko. Guztiak berun kolorez margotu zituzten eta amulan izenaren lehen hizkia edo zegokion zenbakia zeukaten. Brankan ikurriña igotzen zuten eta popan Espainiko errepublikako bandera. Itsasontzi-basea Portugaleten zuten.

Gudontzidiko gune nagusia bou armatuak ziren. Lehenengoak Pasaiako PYSBE enpresako lau bakailao-ontzi izan ziren: Mistral, Vendaval, Euzkal-Erria eta Hispania. Ondoren Euzko Jaurlaritzak ondoko izenak jarri zizkien, hurrenez hurren: Gipuzkoa, Nabaŕa, Bizkaya eta Araba. Geroago bou txikiagoak gehitu zitzaizkion gudontzidiari: Donostia, Goizeko-Izaŕa, Ipaŕeko-Izaŕa, Gazteiz, Iruña...

Erakusketa:

Non: Udal Aretoa. Morales Oliver plaza 2, Pasai San Pedro (Mapa)
Data: abenduaren 2a arte
Ordutegia:
-Astelehenetik larunbatera: 19:00etatik 21:00etara
-Igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net