gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko azaroak 23, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Madrilera goaz | ondarea | Hernaniko Elizatxo ikastolako ikasleak artxibo historikoan »

Ezetz asmatu!
2008/02/07

Ezetz asmatu! jokoaren web gunea Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, Ezetz asmatu bildumagarri digitala sortu du.

Zumalakarregi Museoak 20 urte beteko ditu datorren urtean. Hori ospatzeko proposamen digital berri honetan parte hartzeko gonbitea luzatu die erabiltzaileei. Ezetz asmatu! jolas elkarreragilean hilabetero irudi zehatz bati buruzko galdera bat erantzun behar dute. Galdera hauek XIX. mendeko gertaera, protagonista eta herriei buruzkoak izango dira.

Hilabetero erantzun zuzena bidaltzen duten parte-hartzaileek museorako bi sarrera jasoko dituzte doan. Gainera, jokoan parte hartzen duten guztiek urte bukaeran ustekabe atsegina jasoko dute etxean.

XIX. mendea karikaturetan, XIX. mendeko jendea, XIX. mendea hamarkadetan eta Wilhem von Humboldt: 1801 Euskaldunen herrian barrena hilabeteroko edizio elektronikoek izandako arrakasta ikusita, iragana era erakargarri eta berriztatzailean ezagutzera emateko, hilabetekari elkarreragile berri hau sortzea erabaki du museoak.

Jokoan parte hartzeko helbidea http://zm.gipuzkoakultura2.net/ezetzasmatu/ da. Hilabetero bildumagarria posta elektronikoz jasotzeko aukera ere badago; horretarako mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi baino ez da egin behar.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net