
gipuzkoakultura - ondarea
« Museoak, arkeologia, zaharberritzea, ikerketa, zabalkundea... | ondarea | 'Arichachu' merkatal baporea »
Gipuzkoako Foru Adundiak, Kultura Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, dokumentuak zaharberritzeko urteroko diru-laguntza deialdia berreskuratu du. 2002. urtean diru-laguntza hauek eten ziren eta aurten berreskuratu dira. Deialdia martxoaren 26ko Gipuzkoako Boletin Ofizialaren GAO 57. alean argitaratu da eta eskaerak egiteko epea maiatzaren 19an bukatzen da.
Gipuzkoako Artxibo Orokorrak kudeatzen ditu Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko laguntza hauek. Elkarte, erakunde eta partikularrei bideratuta daude.
Hemen ikus ditzakezu 2002. urtera arte eman ziren laguntzak: nork jaso zituen eta nolako dokumentu eta euskarriak zaharberritu ziren.