gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 19, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Innova saria Zumalakarregi Museoarentzat | ondarea | Agiriak zaharberritzeko diru-laguntzen deialdia zabalik »

Museoak, arkeologia, zaharberritzea, ikerketa, zabalkundea...
2008/04/03

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren orri bat Gipuzkoako ondare kulturala zaharberritu eta finkatzea, museoen urteko programa egitea, arkeologia ikerketak egin eta zabaltzea, agiri ondarea zaharberritzea eta Artelekuko zaharberrikuntza tailerrean praktikak egitea. Hauek dira, besteak beste, Gipuzkoako ondare kulturala zaharberritu, finkatu eta hedatzeko eska daitezkeen laguntzak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero deitzen duen diru-laguntzen programaren barruan.

Laguntza bakoitzari buruz gehiago jakiteko ondoko estekak kontsulta ditzakezu:
(Word dokumentuak dira)

- Kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko diru-laguntzak
- Museoei zuzendutako diru-laguntzak
- Arkeologia ikerketak egiteko eta zabaltzeko diru-laguntzak
- Artelekun zaharberrikuntza tailerrean praktikak egiteko bekak
- Agiri ondarea zaharberritzeko diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 19an amaituko da.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren hizkuntzarekin ausartzen bazara, oinarri arautzaileak kontsulta ditzakezu martxoaren 26ko GAOean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net