
gipuzkoakultura - ondarea
Apirilaren 25ean eta 26an Zientziaren Kutxaguneak antolatu duen Experimentaldian (Zientziaren III. Azoka) parte hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak.
Untzi Museoa stand batean egongo da, Donostiako Museoen Sareko beste kide guztiekin batera. Bertan, Donostia Itsas Hiria erakusketari eta Untzi Museoak eta beste museo batzuek antolatzen dituzten tailer eta ekintzei buruzko informazioa izango da eskura.
Horretaz gain, hiriko museoen inguruko joku erraldoi bat prestatu da ekitaldi berezi honetarako. Ostiralean 12:00etan eta 17:00etan izango da jolasteko aukera, eta larunbatean, 13:00etan eta 16:00etan.